Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Patatak ardotan
Patatak ardotan
Osagaiak
  • Patatak, 1 kg
  • Tipula bat
  • 3 baratxuri
  • Oliba-olioa
  • Errioxako ardo gaztea, ¼ l
  • Ura
  • Gatza
  • 2 piper txorizero
  • Ezkaia
  • Urdaiazpikoa, 150 g
Prestaketa

Hasteko, piper txorizeroak ur irakinetan beratzen jarriko ditugu.

Segidan, patatak zuritu, garbitu eta kraskatuko ditugu.

Jarraian, baratxuriak zuritu eta zati txikitan zatituko dugu bakoitza. Tipularekin prozedura bera jarraituko dugu.

Urdaiazpikoa dadotxotan zatituko dugu.

Eltze sakon batean oliba-olioa berotzen ipini eta tipula erregosten jarriko dugu.

Minutu batzuen ostean, baratxuria gehituko diogu eta dena gorritzen utziko dugu bertan. Jarraian, patata zatiak erantsiko dizkiogu eltzekoari, baita urdaiazpikoa ere.

Eltzekoa gorritzen doan bitartean, beratzen genituen piper txorizeroei mamia aterako diegu eta jarraian, ateratako mamia eltzeko nahaskiari erantsiko diogu.

Segidan, (Remelluri) ardoa, ezkaia eta ura erantsiko dizkiegu patatei.

Gatz gehiago beharko balu, bota, eta, gutxienez, beste ordu erdiz egosten utzi.

Bero-bero zerbitzatu.