Bigarrenak
Ogia egiteko, alde batetik lapiko batean ura gurinarekin sartu eta sutan jarriko dugu, azken hau urtu arte. Jarraian esnea gehituko diogu eta sutatik kanpo, 49-55 ºC artean egon arte itxoingo dugu.
Bitartean, irina, azukrea, legamia eta gatza batuko ditugu katilu haundi batean. Tenperatura hartutakoan, likidoak irinari gehitu eta orea lantzen hasiko gara. Dena batu zaigunean, arrautza gorringoak banaka gehitzen joango gara orea landu bitartean eta azkena bota ondoren, 15-20 minutuz orea eskuekin landuko dugu mahai gainean (10 min. robotarekin).
Olioz koipeztutako katilu batera pasa, film plastikoarekin tapatu eta bere bolumena bikoiztu arte toki epel batean utzi (1:30 ordu). Lortutako oretik 10 bolatxo aterako ditugu eta forma luzenga emango diegu. Hot dogak egiteko moldeetan sartu eta berriro altxatzen utzi, beste ordubete. Brotxa baten laguntzarekin, esnearekin margotu eta labean erre 11-12 minutuz 220 ºC-tan.
Haragia egiteko, tipula txikitu eta olio pixka batekin zartagin batean pare bat minutuz erregosten jarriko dugu. Jarraian, haragia gehitu eta 10 bat minutuz dena egiten utzi. Bitartean, berakatza eta piperra txikitu eta haragiari gehituko dizkiogu. Beste 3 minutuz dena egiten utziko dugu. Ondoren, gainerako osagai guztiak bota eta 30 minutuz poliki-poliki egiten utzi, likidoak kontzentratu arte. Berotan gorde.
Tipula eraztun loditan ebaki eta banatu. Irina, arto almidoia, legamia hautsa, azukrea, gatza eta piperrautsa batu eta jarraian esnearekin eta arrautza irabiatuarekin nahasi. Tipula eraztunak ore horretan sartu eta oliotan frijitu, 175 ºC-tara.
Hot dog ogiak haragi beroarekin bete eta tipula eraztunekin lagunduta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa