Bigarrenak
Izokina laukitan zatituko dugu eta olio pixka batekin salteatuko dugu su bizian. Kanpotik gorritu zaigunean, atera eta geroko gordeko dugu.
Izokina salteatu dugun toki berean, gurinaren erdia botako dugu eta bertan tipulatxa jarriko dugu txikituta erregosten. Jarraian, kuiatxoa laukitan eta porrua eta azenarioa makilatxotan zatituta gehituko dizkiogu tipulatxari.
Barazkiak pare bat minutu erregosi ondoren, ardo zuria eta arrain salda gehituko diegu eta beste hiru minutu egosten utzi ondoren, izokina gehituko diogu eta azkar batean egingo dugu dena batera.
Gatzez eta piperbeltzez ondu eta gainerako gurina gehituko diogu, honek saltsa loditu diezagun.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa