Bigarrenak
Pita ogia egiteko osagaia guztiak nahasi ondo eta jarraian utzi pausatzen 15 minutu. Denbora pasa ondoren, hasi mahai gainean lantzen 5 bat minutuz eta pixkanaka dagoeneko eskuetara ez dela itsasten ikusiko dugu. Beste 30 minutuz pausatzen utziko dugu eta jarraian 80 g pisua izango duten ataletan moztu. Pilota forma emango diegu atal hauei eskuarekin eta jarraian arrabolaren laguntzarekin 15 cm-ko diametroa izango duten talo itxura emango diogu. Labeko paper gainean pare bat jarri, trapu batekin estali eta 15 minutu utziko ditugu altxatzen.
Jarri labea 250 gradutan eta barruan izango dugun metalezko erretilu gainera pasako ditugu gure ogiak binaka. Bi minutu alde batetik egiten izango ditugu, buelta eman eta beste aldetik beste pare bat minutu nahikoa izango da. Atera eta trapu batean bilduta gordeko ditugu.
Txikitu ketchupa egiteko tipulak eta utzi erregosten lapiko batean oliba-olio zurrusta on batekin. Tipula gorritu zaigunean, tomatea eta pipermina gehituko dizkiogu era berdinean moztuta. 30 minutuz dena erregosten utzi ondoren, ozpina, azukre eta ziapea gehituko dizkiogu eta ondo birrinduko dugu. Ondu gatzez eta piperbeltzez, eta atera sutatik hoztu dadin.
Erregosi txiki-txiki eginda hanburgesako tipula eta berakatza. Bitartean, utzi ogia esnetan bustitzen. Nahasi barazki erregosiak haragiekin, ogiarekin, arrautzarekin, perrexilarekin eta gatzarekin eta hanburgesa forma eman. Ogi birrindu gainetik pixka bat pasa eta zartaginean egingo ditugu.
Aurkezpena:
Hanburgesak prestatu pita ogi barruan nahi ditugun osagaiak sartuta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa