Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oilaskoa Kantongo erara pasta freskoarekin
Oilaskoa Kantongo erara pasta freskoarekin
Osagaiak
  • 3 oilasko izter edo papar
  • “5 txinatar espeziak”, koilarakada bat
  • Arto almidoia, 2 koilarakada
  • Arrautza bat
  • Ekilore olioa (frijitzeko)
  • Barazkiak:
  • Tipula bat
  • Azenario handi bat
  • Bruselazak
  • Shiitakea, 100 g
  • (piper berdea eta gorria oso ongi doazkion arren, sasoikoak ez direnez, saihestu egingo ditugu)
  • SALTSARAKO:
  • Tamari edo soja saltsa, 50 ml
  • Arroz ozpina, 25 ml
  • Karamelu likidoa, 50 ml
  • Oilasko edo oilo salda, 80 ml
  • Jengibre hautsa, koilaratxo txiki bat
  • Arto almidoia, koilaratxo bat
  • Ura (saltsa loditzeko)
  • PASTA FRESKOA EGITEKO:
  • Irina, 300 g
  • 3 arrautza
  • Oliba-olioa, koilarakada bat
  • Gatza
  • APAINTZEKO:
  • Sesamo haziak
Prestaketa

· Oilasko izterrak hezurgabetu eta zatitxotan moztu. Paparrekin egitea aukeratu badugu, hauek zatitxotan moztu.

· Oilasko zatiak ontzi batean jarri, gatza bota, 5 espezien nahasketa gehitu, arto almidoia erantsi eta dena ongi nahasi.

· Arrautza aparte irabiatu eta aurreko nahaskiari gehitu. Plastiko filmarekin tapatu eta hozkailuan gorde 30 minutuz.

· Bitarte horretan azatxoak garbitu, erditik moztu handiak badira eta uretan galdarraztatu. Atera eta gorde.

· Gainontzeko barazkiak zatitu; azenarioa xerratan, diagonalean; tipula laurdenetan eta laurden bakoitza 3 zatitan; shiitakeak erditik edo txikiak badira, bere horretan utzi.

Pasta egiteko, katilu handi batean irina eta semola nahasi eta sumendi forma eman. Sumendiaren zuloan 3 arrautzak bota eta hasi dena eskuekin lantzen. Banaka, arrautza gorringoak gehitu orea landu bitartean eta bukatzeko gatza eta olioa nahasi. Ondo landu dena, ore homogeneo bat lortu arte. Bola forma eman eta hozkailuan gorde, sukaldeko plastikoarekin gau oso bat. Hurrengo egunean, pasta mozteko arrabolarekin landu eta nahi dugun forma eman.

· Pasta freskoa egosi, ur hotzetan pasa eta gorde.

· Oilaskoa hozkailutik atera eta ekilore oliotan frijitu. Gorde.

· Wok moduko zartagin batean edo normal batean tipula, azenario eta shiitake zatiak bizi-bizi gorritu, tamaria gehitu eta karamelua bota. 2-3 buelta eman koilararekin.

· Azkar batean arroz-ozpina erantsi, jengibre hautsa bota eta oilasko saldarekin busti dena. Pare bat minutuz su bizian lurruntzen utzi eta azatxoak erantsi.

· Arto almidoia ur hotzetan desegin eta aurreko barazkiei nahasi eta eragin, salda loditu arte.

· Oilasko zatiak gehitu eta sua itzali.

 

Amaiera:

· Katilu batean pasta freskoa ipini eta oilasko eta barazki nahaskia gainetik bota bere saltsarekin. Sesamo haziekin apaindu.