Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatza sagardoarekin
Legatza sagardoarekin
Osagaiak
  • Legatza - 4 xerra lodi
  • Pattarra - 2 koilarakada
  • Txirlak - 250g
  • Sagardoa - 250 ml
  • Irina - koilarakada erdi
  • Arbendol birrindua - koilarakada bat
  • Arrautza egosi bat
  • Pipermorro bat
  • Tipula bat
  • Limoi erdi
  • Berakatz atal pare bat
  • Perrexila
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Lehenik, arrautza egosi. Tipula zatitxotan txikitu. Legatza xerratu eta limoi-zukutan ondu (baratxuria ere bota).

Lapiko batean olioa bota eta tipula erregosi. Perrexila xerratu. Piper morroa laukitan zatitu.

Arrautza gorringoa, arbendol irina eta perrexila nahastu. Nahasteari sagardoa bota.

Legatza erregosi. Orea legatzari erantsi. Sagardoa bota.

Amaitzeko, txirlak eta piper laukiak bota, legatza akonpainatzeko.