Bigarrenak
GONBIDATUA:
Luis Alberto Narro
NOLA EGIN:
Lehenik, baratxuriak txikituko ditugu. Txikituta daudenean lapiko batera botako ditugu, oliba-olioa gehituta.
'Dantzan' hasten denean, zartagina batera botako dugu lapikoan egindakoa eta bakailao gezatu xerrak gehituko dizkiogu.
Perrexila botako dugu. Noizean behin zartagina hartu eta mugituko dugu. Poliki-poliki egiten utziko dugu. Ilarrak gehitzea, gure esku.
Denbora igarota, gelatina moduko saltsa lortuko da. Prest egongo da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa