Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oberlandeko txahala, erremolatxarekin, patatarekin eta limarekin
Oberlandeko txahala, erremolatxarekin, patatarekin eta limarekin
Osagaiak
  • Azpizuna egiteko:
  • -Txahal-azpizuna
  • -Ezkaia eta erromeroa
  • -Gatza
  • -Gurina
  • -Koltza-olioa
  • Beso kurruskaria egiteko:
  • -Ossobuco xerra
  • -Mirepoixa, 100 g
  • -Koltza-olioa
  • -Tomate kontzentratua 50 g
  • -Ardo beltza 200 ml
  • -Salda 500 ml
  • -Gatza
  • -Pankoa
  • -Ogi birrindua
  • Txahal-mingaina egiteko:
  • -Txahal-mingaina
  • -Matignona 100 g
  • -Ardo zuria 100 ml
  • -Salda 1 l
Prestaketa

Ossobuco xerra (gure kasuan Arratiako zankarra) erregosi eta mirepoixean moztutako barazkiak gehitu tomate kontzentratuarekin eta ardo beltzarekin nahasita. Dena eginda dagoenean, alkohol erdira lurruntzen utziko dugu. Ondoren salda gehitu eta egosten utzi. Puntuan dagoenean, okela txikitu eta birrindu. Salda ondo murrizten utziko dugu, birrindu eta ondoren pixka bat okelari eransteko. Nahasketa hozten denean, kroketa antzeko batzuk egingo ditugu panko ogi birrinduarekin.

Ezer egiten hasi aurretik mingaina ur hotzetan jarriko dugu izotzetan odola ondo garbitzeko. Lapiko azkarrean barazkiak, ardo zuria eta mingaina erregosi. 40 minutu inguru utzi suan. Prest dagoenean, epeltzen utzi, zuritu eta hozten utzi. Mingaina-xerra fin-finak egingo ditugu bildu ahal izateko.

Erremolatxa purea martxan jartzeko, gurina bota, kipula bertan erregosi, aldez aurretik zuritutako erremolatxa zatitu eta kipulari gehitu. Ardo zuria eta salda bota eta gatz eta piperbeltzarekin dena nahastu. Egosten utziko dugu, eta, prest dagoenean, purea egingo dugu. Hau apaintzeko besterik ez da izango.

Aukrea lapikoan bota berotzen hasteko eta modena ozpin apur batekin karameloa sortzen hasteko. Ozpin guztia bota eta murrizten utzi. Ondoren erremolatxa zukua egingo dugu zuku-makina batekin eta lapikora bota. Zatitutako baby erremolatxak ere lapikora bota eta konfitatzen utzi. Gauza bera egingo dugu ananarekin. Beste lapiko batean, gurina, piperbeltza eta gatza zatitutako ananarekin glaseatzen utzi. Biei ziapea gehitu

Patata eta lima purea egiteko, patatak uretan egosi. Ondoren, gurina, esne-gaina, gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua bota. Gainetik limaren azal malutak bota eta dena batera nahasi.

Aurreko guztia prest dugunean, zartaginean azpizuna markatu eta kroketak frijitu. Orain, biak plateran jarri eta gainontzeko osagaiak muntxatzea besterik ez zaigu falta: patata eta lima pure bola pare bat, mingaina bilkari pare bat, erremolatxa zatiak, karamelizatutako anana zatiak eta gainetik, manga batekin, erremolatxa purearekin apaindu.

Gainera, hemen dituzue pureak, baby erremolatxak, erremolatxa hori glaseatuak eta bi koloreko chioggia erremolatxa egiteko beharko dituzuen osagaiak:

Patata eta lima purea egiteko:

-Patatak, 150 g

-Gurina, 15 g

-Esne-gaina, 30 g

-Lima erdi

-Gatza,piperbeltza eta intxaur muskatua

Erremolatxa purea egiteko:

-Erremolatxak, 500 g

-Tipula bat

-Ardo zuria, 150 ml

-Salda, 250 ml

-Gatza eta piperbeltza

Baby erremolatxak egiteko:

-Baby erremolatxa, poltsatxo bat

-Azukrea, 75 g

-Ozpin balsamikoa, 100 ml

-Erremolatxa-zukua, 150 ml

-Ereinotz hosto bat

-Ziape aleak

Erremolatxa hori glaseatuak:

-Erremolatxa horiak, 500 g

-Gurina

-Barazki-salda

-Gatza, azukrea, piperbeltza

Bi koloreko chioggia erremolatxa:

-Chioggia erremolatxa bat

-Ekilore-olioa, 30 g

-Ozpin balsamiko zuria, 30 g

-Salda, 2 l

-Gatza, azukrea eta piperbeltza