Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Piperrak bakailaoz beteta
Piperrak bakailaoz beteta
Osagaiak
  • -8 pikillo piper
  • -Oliba-olio birjina, 200 ml.
  • -Berakatz-atal pare bat
  • BAKAILAO BETEGARRIA EGITEKO:
  • -Bakailao gezatua, 200 gr.
  • -Oliba-olio birjina, 250 ml.
  • -Berakatz-atal batzuk
  • -Tipulin bat
  • -Piper berde pare bat
  • -Perrexila
  • -Gatza
  • Egilea: Aimar Irigoien
Prestaketa

Gonbidatua: Aimar Irigoien harrijasotzailea

 

NOLA EGIN?

-Baratxuria zerratu eta konfitatu

-Piperrak xerratu eta, zartaginean, sutan jarri

-Tipula zatitu

-Gatza bota piperrei eta tipulari

-Tipulak bota zartaginera

-Minutu gutxi barru, piperrak bota zartaginera

-Baratxuriak atera, eta gorde

-Bakailao-zatiak, beste zartagin batean, sutan jarri, olioarekin

-Pikillo-piperrei buelta eman

-Tipula eta bakailoa apurtu

-Pil-pil saltsa egin

-Manga bete, piperrak betetzeko

-Piper beteak labera sartu (12 minutu)

NOLA AURKEZTU?

Labetik ateratako piper-beteak platerean jarri, pil-pil saltsarekin. Gainetik, perrexil pixka bat jarri eta mahaira! Goza itzazu piperrak, bakailaoz beteta!