Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Tomateak artobeltzez beteak
Tomateak artobeltzez beteak
Osagaiak
  • --Artobeltza, edalontzi bete
  • --Ura, bi edalontzi
  • --Tomateak, 6 ale
  • --Kuiatxoa, ale bat
  • --Azenarioak, bi ale
  • --Mahaspasak, 80 g
  • --Arbendol birrindua
  • --Berakatza, bi atal
  • --Perrexila
  • --Oliba beltzak, 80 g
  • --Oliba olio birjina
Prestaketa

Gonbidatuak: Kristina Askarai eta Imanol Estanga (Intzattuntturre KB)

NOLA EGIN?

- Artobeltza egosten jarri. Artobeltzaren kantitatearen bikoitza gehitu urarena.

- Tomateari barruko mamia atera.

- Azenarioa zatitu eta zartagin batean gorritu.

- Kuiatxoa zatitu eta azenarioarekin batera gorritu.

- Tomate mamia zatitu eta zartaginean erregosi.

- Olibak zatitu eta zartaginera gehitu.

- Mahaspasak ere zartaginera gehitu eta erregosi.

- Artobeltz egosia barazkiei gehitu eta dena ondo nahastu.

- Piperbeltz puntua eman.

- Tomateak artobeltz eta barazki nahasketarekin bete.

- Arbendol birrindua eta olio ketua gainetik bota.

- Eta labera sartu 15 minutuz.

- Oliba beltzak olioarekin batera birrindu eta gainetik bota.