Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Izokin fresko eta ketu tartarra gari-zainzuriekin
Izokin fresko eta ketu tartarra gari-zainzuriekin
Osagaiak
  • Tartarra egiteko:
  • --Izokin freskoa, 175 g
  • --Izokin ketua, 100 g
  • --Tipulin erdi
  • --Arrautza gorringo bat
  • --Xerez ozpina, koilarakada bat
  • --Soja saltsa, koilarakada bat
  • --Oliba-olioa, pare bat koilarakada
  • --Ziapea, koilarakada erdi
  • --Arrautza egosi erdi
  • --Kaparrondoak, koilarakada txiki bat
  • --Ozpinetako pepino pare bat
  • --Mihilu fresko adar bat
  • --Perrexil adar bat
  • Gainerakoak:
  • --Vichyssoise krema
  • --Gari-zainzuriak
Prestaketa

Gonbidatua: Kepa Freire, Keia enpresako sortzailea

NOLA EGIN?

- Izokin freskoa txikitu.

- Izokin ketua takoetan zatitu.

- Bi izokin zatiak ontzi batean batu.

- Ozpinetako pepinoak eta kaparrondoak zatitu

- Gari-zainzuriak egosten jarri.

- Ezamihilua eta perrexila txikitu eta pepino eta kaparrondoarekin nahastu.

- Gorringoa zuringotik banandu eta pepino eta kaparrondoarekin nahastu.

- Tipulina txikitu.

- Soja saltsa, xerez ozpina, eta ziapea gehitu eta dena ondo nahastu.

- Arrautza gorringo erdia zatitu eta gehitu.

- Izokin zatiak nahasketari gehitu eta dena ondo nahastu.

- Gari-zainzuriak erditik zatitu eta zartagin batean erregosi.

- Tartar nahasketa platerera zerbitzatu eta Vichyssoise kremarekin apaindu.

- Amaitzeko, gari-zainzuri erregosiekin apaindu.