Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Abakando arroz saldatsua
Abakando arroz saldatsua
Osagaiak
  • --Abakando pare bat
  • --Arroza, 350 g
  • --Berakatz-atal pare bat
  • --Tipula erdi
  • --Piper berde bat
  • --Tomate-saltsa
  • --Piperrauts gozoa
  • --Pattar pixka bat
  • --Itsaski-krema
  • --Arrain-salda, 1,5 litro
  • --Gatza
  • --Oliba-olioa
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Abakandoari burua kendu eta lapiko batean gorritu.

- Gorputza ireki eta haragia atera.

- Pintzei golpe batzuk eman.

- Pattar apur bat gehitu lapikoan eta sopletearekin sua eman alkohola lurrintzeko.

- Tomate saltsa eta arroz egosia gehitu.

- Dena ondo nahastu eta erregosi.

- Arrain salda gehitu eta irakiten utzi.

- Irakiten hasten denean, pintzak gehitu eta erregosi.

- Bost minutuz erregosten utzi eta ondoren beste abakando zatiak gehitu.

- Beste 3-5 bat minutuz utzi.

- Amaitzeko, platerera zerbitzatu.