Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Kuiatxoak Milango erara
Kuiatxoak Milango erara
Osagaiak
  • --Kuiatxo pare bat
  • --Tomateak, 300 g
  • --Irina, 50 g
  • --Gurina, 15 g
  • --Gazta birrindua, 15 g
  • --Olioa, 125 ml
  • --Tipula erdi
  • --Berakatz-atal bat
  • --Perrexila
  • --Erromeroa
  • --Ereinotza
  • --Ezkaia
  • --Piperbeltza
  • --Gatza
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Kuiatxoa zuritu eta zatitu.

- Kuiatxo zatiak irinetik pasa eta olio berotan frijitu.

- Ura irakiten jarri.

- Tomateari beheko zurtoina kendu eta 'x' formako ebakia egin.

- Ondoren, ur irakinean sartu pare bat minutuz eta ur hotzera pasa zuzenean.

- Tipula erdi bat moztu eta erregosi.

- Berakatza txikitu eta tipulari erantsi.

- Tomateak zuritu, txikitu eta zartaginera gehitu.

- Ezkaia, ereinotza eta perrexil sorta bat gehitu eta dena ondo erregosi.

- Gatza, azukrea eta piperbeltz pixka bat gehitu eta 35 minutuz sueztitzen utzi.

- Kuiatxoak labeko erretiluan jarri eta gatza eta piperbeltza bota.

- Tomate saltsa gainetik bota eta gazta birrinduarekin estali.

- Gurin urtua gainetik bota eta laberatu 180 gradutan, 30 minutuz.

- Perrexila zatitu eta platera apaindu.