Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Patata arrautzeztatuak arrautzarekin eta urdaiazpikoarekin
Patata arrautzeztatuak arrautzarekin eta urdaiazpikoarekin
Osagaiak
  • --4 patata
  • --Tipulin bat
  • --Berakatz-ale pare bat
  • --Perrexila
  • --Irina
  • --Salda
  • --Piperrautsa
  • --4 arrautza
  • --Urdaiazpikoa, 50 g
  • --Oliba-olioa
  • --Gatza
  • Arrautzeztatzeko:
  • --Arrautza pare bat
  • --Irina
  • --Gatza
  • --Olioa
Prestaketa

Gonbidatua: Carlos Peña igerilaria.

NOLA EGIN?

- Patatak zuritu eta xerratan moztu.

- Berakatza eta tipulina zatitu eta lapiko batean erregosi.

- Arrautzak irabiatu.

- Patata xaflak arrautzeztatzeko, lehenengo irinetik pasa eta ondoren arrautza irabiatutik.

- Ondoren olio berotan frijitu.

- Berakatz eta tipulinari irina eta txakolina gehitu eta ondo nahastu.

- Ondoren salda gehitu eta nahastu.

- Perrexila ere erantsi eta nahastu.

- Patata arrautzeztatuak saltsara gehitu eta bertan sueztitu.

- Urdaiazpikoa zatitu eta zartaginean gorritu.

Arrautza galdarraztatzeko;

- Plastikoa olioarekin igurtzi, arrautza gordinik gehitu, urdaiazpikoa eta gatza gaineratu eta ur irakinean sartu 5 minutuz.

- Amaitzeko, platerera zerbitzatu!