Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oilasko hegalak soia saltsa gozoarekin
Oilasko hegalak soia saltsa gozoarekin
Osagaiak
  • --Oilasko hegalak, 10 ale
  • --Piperbeltza
  • --Gatza
  • --Irina
  • --Oliba olioa
  • Soia saltsa egiteko:
  • --Soia saltsa, 100 ml
  • --Ardo zuria, 50 ml
  • --Sakea, 50 ml
  • --Azukrea, 50 g
  • --Berakatz-atal bat
  • --Jengibre pixka bat
  • --Sesamo haziak
Prestaketa

Gonbidatuak: Zezenaren taldeko Paxkal Irigoien, Jokin Irungaray eta Xabi Etxeberri kideak.

NOLA EGIN?

- Oilasko hegalak gatz eta ezpeletako piperrautsarekin ondu.

- Ondoren, irinetatik pasa eta olio berotan frijitu.

- Bestetik, baratxuria zatitu eta zartagin batean erregosi.

- Azukre integrala, ardo zuria, soia saltsa eta sakea gehitu.

- Jengibrea zatitu eta zartaginera erantsi.

- Eta erregosi.

- Oilasko hegal frijituak saltsara gehitu eta 8-10 minutuz erregosi.

- Sesamo haziak gehitu.