Bigarrenak
Gonbidatua: Gorka Gereño sukaldaria.
NOLA EGIN?
- Azenarioa eta porrua txikitu.
- Lapiko batean olioa bota eta berotu.
- Porrua gehitu eta gatza bota, ura ateratzeko.
- Ondoren, azenarioa gehitu.
- Ogi xerra laberatu.
- Lapikoan, artatxikiaren neurria, halako hiru bota ura.
- Gatza eta tamari saltsa gehitu.
- Ogi xerrari buelta eman.
- Artatxikia eta dilista gorriak barazkiei gehitu.
- Lapikoa tapatu eta 18-20 minutuz irakiten utzi.
- Kuiatxoa xerratan moztu.
- Patatak egosten jarri.
- Olagarroa zatitu eta gatza gaineratu.
- Zartaginean olioa berotzen jarri eta olagarroa bertan erregosi.
- Kuiatxo xerrak patata egosiei gehitu eta bertan egosi.
- Patata eta kuiatxo egosiak atera.
- Kuiatxo egosiak irin integraletik pasa eta zartaginean frijitu.
- Egurrezko koilara batekin artatxikia lapikoan birrindu.
- Olagarroa laberatu.
- Patata egosia zuritu, lapikora gehitu eta birrindu.
- Beste patata egosia zuritu eta zilindro formako zatiak egin.
- Ogi xerratuari olio tanta bat eta tamari tanta batzuk gehitu.
- Artatxikiko nahasketa ogi xerran zabaldu eta erditik zatitu.
- Kuiatxo xerrak gehitu eta patata egosi zatiekin apaindu.
- Azkenekoz, olagarro zatiak gehitu.
- Oliba olioa eta tamariarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa