Bigarrenak
Gonbidatua: Iñigo Peña, Zumaiako piraguista
NOLA EGIN?
- Mandolinarekin kuiatxoa eta tomatea xerratu.
- Porrua ere zatitu.
Orea egiteko:
- 2 koilarakada irin eta legamia nahastu.
- Ura gehitu eta ondo nahastu.
- Azukre koilarakada txiki bat erantsi.
- Pixkanaka irina gehitzen eta nahasten joan.
- Harrotzen utzi ordu betez.
- Ondoren, orea irinarekin, oliba olioarekin eta urarekin nahastu.
- Irinaren laguntzaz orea zabaldu eta labeko erretiluan jarri.
- Tomate saltsa orean zabaldu.
- Tomate eta kuiatxo xerrak eta porru zatiak tomate saltsaren gainean jarri.
- Gatza eta sesamoa gehitu.
- Labera sartu 200 gradutan 15-20 bat minutuz.
- Labetik atera, eta oliba olioa eta piperbeltza bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa