Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Urdaiazpiko, gazta eta oliba calzonea
Urdaiazpiko, gazta eta oliba calzonea
Osagaiak
  • --Irina, 400 g
  • --Ura, 200 ml
  • --Legami freskoa, 10 g
  • --Gatza, 15 g
  • --Oliba-olio birjina, 50 ml
  • --Irina (luzatzeko)
  • Betegarrirako:
  • --4 tomate
  • --Mozzarela gazta, 200 g
  • --Urdaiazpikoa, 200 g
  • --Oliba beltzak
  • --Albaka
  • --Arrautzak
  • --Gatza
  • --Piperbeltza
  • --Hirugiharra
  • --Azukrea
Prestaketa

Gonbidatuak: Araitz Iturrieta eta Intza Zenitagoia

NOLA EGIN?

- Irinari legami puskatua gehitu.

- Gatza eta ura bota eta nahastu.

- 10 minutuz bere horretan utzi.

- Bestetik, tomateak galdarraztatu eta ondoren ur hotzetan sartu.

- Urdaiazpikoa eta hirugiharra moztu.

- Tomatea zuritu eta zatitu.

- Baratxuria zuritu eta zatitu.

- Zartagin batean baratxuria gorritu eta ondoren tomatea.

- Gatza, azukrea eta piperbeltza gehitu.

- Albaka gehitu.

- Irinari oliba olia eta ura gehitu.

- Ondoren, harrotzen utzitako orea gehitu eta nahastu.

- Orea arrabolarekin landu.

- Zirkulu forma emango diogu oreari eta erdia beteko dugu, bakoitzaren gustura.

- Orearen beste erdiarekin estali.

- Labeko erretilu batean, olio jarri eta calzoneak jarri.

- Arrautza bat irabiatu eta tomate saltsa gehitu.

- Eta calzonea busti.

- Labean sartu 180 graduta, 20 minutuz.