Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerri solomo erregosia batata erre gainean
Txerri solomo erregosia batata erre gainean
Osagaiak
  • --Txerri solomoa, 600 g
  • --Tipula bat
  • --Laranja zukua, 200 ml
  • --Udare eta sagar ziropea
  • --Batata pare bat
  • --Aza morea
  • --Berakatz-atal pare bat
  • --Oliba-olioa
  • --Gatza
  • --Piperbeltza
  • --Ezkaia
Prestaketa

Gonbidatua: Joseba Berasategi, Rally pilotua

NOLA EGIN?

- Batata osoari gatza eta olioa bota eta zilarrezko paperean jarri.

- Labera sartu 200 gradutan, 25-30 minutuz.

- Bestetik, aza gorria mandolinarekin zatitu.

- Txerri solomoari gatza eta piperbeltza bota eta lapiko batean gorritu.

- Tipula zatitu eta txerri solomoarekin erregosi.

- Laranja zukua eta ezkaia gehitu eta ordubetez sutan utzi.

- Txerri solomoari egiteko 10 minutu gelditzen zaizkionean, udare eta sagar ziropea gehitu.

- Batata labetik atera, azala kendu eta xerratu.

- Baratxuria txikitu eta zartagin batean gorritu.

- Aza gorria gehitu eta sueztitu.

- Gatza gehitu.

- Txerri solomoa lapikotik atera eta saltsa birrindu.

- Txerri solomoa xerratan zatitu eta saltsari gehitu.

- Batata xerrak zartaginean frijitu gatz apur batekin.