Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Espinakak gorringoekin
Espinakak gorringoekin
Osagaiak
  • --Espinaka libra bat (453 g)
  • --Gurina
  • --6 arrautza
  • --Ogi birrindua
  • --Ekilore olioa
  • --Gatza
  • --Azukrea
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Ura irakiten jarri gatz apur batekin eta espinakak bertan egosi.

- Espinaka egosiak ur hotzetan busti eta iragazi.

- Espinaka zatitu.

- Zartagin batean gurina urtzen jarri eta espinakak bertan erregosi azukre eta gatz pixka batekin.

- Arrautzen gorringoak ogi birrinduarekin estali eta olio berotan frijitu.

- Amaitzeko, platerera zerbitzatu.