Bigarrenak
Gonbidatua: Eneko Ordorika, Gernikako Zallo Barri jatetxeko sukaldaria.
NOLA EGIN?
- Lapiko batean olioa berotzen jarri.
- Berakatza txikitu eta lapikora gehitu.
- Azenarioa, tipula eta porrua zatitu eta lapikora gehitu.
- Gatz puntua eman eta erregosi.
- Karraspinak ondo garbitu, zatitu eta lapikora gehitu.
- Ondoren, Brandy-arekin flanbeatu eta ardo zuria gehitu.
- Soja-saltsa eta ardo gozoa gehitu eta murrizten utzi.
- Bestetik, bakailaoa xerratu eta erretilu batean jarri.
- Olio pixka bat erantsi eta laberatu 5-10 minutuz.
Errukula entsalada egiteko:
- Granada haziak atera eta errukularekin nahastu.
- Gatza, olioa eta ozpina gehitu eta ondo nahastu.
Amaitzeko, platerera zerbitzatu;
- Lehenengoz, barazki erregosiak jarri.
- Ondoren, bakailaoa eta bere pil-pila gainetik.
- Eta amaitzeko, errekula entsalada.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa