Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Ziazerba bolak guakamolearekin
Ziazerba bolak guakamolearekin
Osagaiak
  • Bolak egiteko:
  • --Ziazerba hostoak, 400 g
  • --Tipula bat
  • --Berakatz-atal pare bat
  • --Perrexila
  • --Arrautza bat
  • --Galorratza
  • --Gatza
  • --Olioa
  • Guakamolea egiteko:
  • --Ahuakate pare bat
  • --Tipula gorria, 40 g
  • --Tomatea, 80 g
  • --Lima bat
  • --Pipermin punta bat
  • --Martorria
  • --Ahuakate-olioa
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatua: Silvana Huegun aditua

NOLA EGIN?

Guakamolea egiteko:

- Tomatea zuritu eta irakinaldi bat eman.

- Ondoren, ur hotzean utzi.

- Ahuakatea zuritu, zatitu eta ondo birrindu.

- Tomatea laukitxotan zatitu.

- Tipula gorria txikitu.

- Tipula, tomatea eta ahuakatea nahastu eta lima baten zukua erantsi.

- Martorria zatitu eta guakamoleari gehitu.

- Pipermin punta bat zatitu eta gehitu.

- Gatz eta olioa bota eta ondo nahastu.

- Tipula txiki txiki egin eta erregosten jarri.

- Ziazerbak tipularekin batera salteatu.

- Berakatza txiki-txiki egin eta ziazerbei gehitu.

- Ondoren, ziazerbak epeltzen utzi eta arrautza irabiatua gehitu.

- Perrexila gehitu eta dena ondo nahastu.

- Bolatxoak egin eta galorratzetan pasatu.

- Olio berotan frijitu.

Amaitzeko platerera zerbitzatu!