Bigarrenak
NOLA EGIN?
- Ura ereinotzarekin eta piperbeltz ale batzuekin berotu.
- Arkume garunak lapikora ur berotan sartu.
- Prest daudenean, garunak atera eta hozten utzi.
- Tipula eta porruak txikitu.
Orburu krema egiteko:
- Lapiko batean txerri gantza urtu eta tipula eta porrua bertan erregosi.
- Letxuga zatitu eta lapikora gehitu.
- Orburuei kanpoko azalak kendu eta garbitu.
- Orburuak zatitu eta lapikoan erregosi.
- Salda gehitu estali arte eta 10 minutuz egosten utzi.
- Ondoren dena ondo birrindu.
- Arrautza gorringoei krema apur bat gehitu eta irabiatu.
- Intxaur muskatua gehitu.
- Garunak arrautzeztatu eta frijitu.
- Garunei limoi zuku pixka bat erantsi.
- Hostore tartaletak betetzeko; lehenengoz kremarekin bete eta ondoren garun zatiak gainean jarri.
- Amaitzeko perrexilarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa