Bigarrenak
Gonbidatua: Gabriel Durruty, Eztigar sagardotegikoa
NOLA EGIN?
- Labeko erretilu batean olioa jarri eta perretxikoak bertan jarri.
- Perrexil eta berakatz txikitua olioarekin nahastu.
- Perretxikoak saltsarekin busti, gatz puntua eman eta laberatu.
- 10 minutu pasatutakoan perretxikoei buelta eman, perrexil pixka bat erantsi eta 5 bat minutuz labean sartu berriro.
- Oilarrari xerrak atera.
- Otarrainxkak zuritu eta azalak ur berotan sartu.
- Gari zainzuriak irakiten jarri.
Saltsa egiteko:
- Zartagin batean, baratxuria eta tipula xehatua erregosi.
- Irin pixka bat eta sagardoa gaineratu.
- Irakinaldi bat eman.
- Gatz eta pipermin puntua eman oilar xerratuei.
- Ondoren, gari-zainzuriarekin eta otarrainxkarekin oilar biribilkiak egin.
- Oilar-biribilkiak saltsan egin 5-8 minutuz.
- Otarrainxken salda ere gehitu.
- Gari-zainzurien puntak moztu eta oliba olioarekin, ozpinarekin eta gatzarekin batera nahastu.
- Eta dena birrindu.
- Amaitzeko, platerera zerbitzatu eta perrexilarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa