Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatza galiziako erara
Legatza galiziako erara
Osagaiak
  • --Legatz erdi bat
  • --Ezkaia
  • --Ereinotza
  • --Perrexil adar batzuk
  • --Olioa
  • --Ozpina
  • --Piperrauts gozoa
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Legatza xerratan zatitu.

- Erenoitza, ezkainotza, gatza eta ozpin pixka bat gehitu urari.

- Legatz xerrak bertan egosi eta perrexila erantsi.

- Tipula juliana erara moztu eta lapiko batean erregosten jarri.

- Berakatza xehatu eta lapikora gehitu.

- Patatak zuritu, garbitu eta xaflatan moztu.

- Patata xaflak lapikora gehitu eta ondo sueztitu.

- Legatza egosteko erabilitako ura patata eta tipulari gehitu.

- Perrexila gehitu eta egosten utzi 10-12 minutuz.

- Dena prest dagoenean, platerera zerbitzatu eta piperrauts gozoarekin ondu.

- Perrexila eta ozpin tanta batzuk erantsi.

- Eta amaitzeko, zartagin batean olioa berotu eta legatzari gainetik bota.