Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Etxeko seitana mingain erara
Etxeko seitana mingain erara
Osagaiak
  • Seitana egiteko:
  • --Gari glutena edalontzi bat
  • --Oliba olioa
  • --Tamaria
  • --Gatza
  • --Ura
  • --Txitxirio-irina
  • Saltsa egiteko:
  • --Tipula bat
  • --Azenario bat
  • --Erremolatxa zati bat
  • --Ardo beltza edalontzi bat
  • --Irina koilarakada bat
  • --Umebosia
  • --Ilarrak
  • Egilea: Gorka Gereño
Prestaketa

Gonbidatua: Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoa

NOLA EGIN?

Seitana egiteko:

- Bol batean gari glutena, oliba olioa, tamaria, gatza eta ura eta dena ondo nahastu.

- Ore moduko bat egin eta tamaritan eta uretan egosi ordu betez.

- Egosita dagoenean, xerratxoetan moztu.

- Txitxirio-irinari ura gehitu eta ondo nahastu.

- Perrexila eta gatza erantsi.

- Ondoren, seitan xerrak txitxirio irinetan pasa eta olio berotan frijitu.

Saltsa egiteko:

- Tipula eta azenarioa zatitu eta erregosi.

- Gatz puntua eman.

- Erremolatxa zati bat erantsi.

- Ondoren irina gehitu eta ondo erregosi.

- Ardoa eta ura gehitu eta 10 bat minutuz irakiten utzi.

- Azkenik dena ondo irabiatu.

- Umebosia saltsari gehitu.

Amaitzeko, platerera zerbitzatu eta apaintzeko ilarrak erantsi.