Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arrain-tako mexikarrak, garagardo-saltsarekin
Arrain-tako mexikarrak, garagardo-saltsarekin
Osagaiak
  • --Arrain zuri garbia, 500 g (legatza, mihi-arraina,...)
  • --Gari-taloak
  • Arraina ontzeko:
  • --Limoi-zukua
  • --Berakatz-atal bat
  • --Pipermin hautsa
  • --Gatza
  • Arraina frijitzeko orea egiteko:
  • --Irina, 120 g
  • --Berakatz-atal bat
  • --Pipermin hauts pixka bat
  • --Gatza
  • --Garagardo beltza, 250 ml
  • Gainetik botatzeko saltsa egiteko:
  • --Ketchupa, 80 g
  • --Maionesa, 80 g
  • --Jogurt naturala, 80 g
  • Lagungarri gisa:
  • --Letxuga
  • --Tomatea
  • --Ahuakatea
Prestaketa

Gonbidatua: Ainara Ortega aktorea

NOLA EGIN?

- Arraina xerratu.

- Berakatza xehatu eta arrainari gehitu.

- Limoiari zukua atera eta arrainari erantsi.

- Dena nahastu eta ontzen utzi 10 minutuz gutxienez.

- Gari-taloak aluminio paperean bildu eta laberatu.

- Irina, baratxuri xehatua, piper hautsa eta garagardoa nahastu.

- Gatz puntua eman eta ondo nahastu.

- Arrain xerrak oretik pasa eta zartaginean frijitu.

- Letxuga, ahuakatea eta tomatea zatitu.

Saltsa egiteko:

- Maionesa, ketchupa eta jogurt naturala nahastu.

- Amaitzeko, gari taloak bete eta listo!