Bigarrenak
Gonbidatua: Gorka Gereño, sukaldari makrobiotikoa.
NOLA EGIN?
Untxia zatitu eta zartagin batean gorritu.
Tipula eta azenarioa xehatu eta zartagin batean erregosi.
Porrua zatitu eta beste baraziekin batera erregosi.
Erregosita dagoenean untxi zatiak gehitu eta ardo beltza gehitu.
Kinoa egiteko:
Piper berdea eta porrua zatitu eta olio pixka batekin salteatu.
Ondoren, ura gehitu eta gatz puntua eman.
Kinoa gaineratu eta irakiten hasten denean su baxuan jarri.
Lagungarriak egiteko:
Orburua zuritu eta lapiko batean egosten jarri.
Ontzi batean txitxirio-irina ur hotzarekin nahastu eta gatz puntua eman.
Orburu egosiak erditik zatitu eta irin uretik pasa eta frijitu.
Arroz-fideoak frijitu.
Untxia eta barazkiak banatu.
Barazkiei irina eta ura gaineratu.
Sutan utzi irakin arte eta ondoren ongi birrindu.
Untxia eta barazki birrinduak berriro ere nahastu.
Amaitzeko, platerera zerbitzatzea besterik ez da falta!
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa