Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oilaskoa mole gorriarekin eta arrozarekin
Oilaskoa mole gorriarekin eta arrozarekin
Osagaiak
  • Oilaskoa egiteko:
  • --4 oilasko-izter
  • --Mole gorri pasta, 200 g
  • --Martorria, 4 adar
  • --Sesamo haziak, 2 koilarakada
  • --Ura, 2 l
  • Arroza Mexikoko erara egiteko:
  • --Arroza, 300 g
  • --Tipula bat
  • --Martorri xehatua, 4 koilarakada
  • --Gurina, 30 g
  • --Oliba-olio birjina, 70 g
  • --Oilaskoa egosten erabilitako ura, 900 ml
  • --Arto gozoa, 100 g
  • --Gatza
  • --Piperbeltz-beltza
Prestaketa

Gonbidatua: Ioana Arbillaga podologoa

NOLA EGIN?

- Lapiko batean, oilasko-izterrak urarekin jarri.

- Gatza eta martorrila hostoak gehitu eta egosten jarri ordu erdiz.

- Behin egosita daudenean lapikotik atera eta labeko erretilu batean jarri.

- Ontzi batean mole gorria bota eta oilasko-izterren salda gehitu eta ondo nahastu.

- Ondoren oilasko-izterren gainetik bota.

- Sesamo haziak bota eta labera sartu 160 gradutan ordu erdiz.

Arroza Mexikoko erara egiteko:

- Lapiko batean oliba olioa jarri eta arroza gehitu, pixka bat txigortuz.

- Ontzi batean oliba olioari tipula zatitua eta martorri hostorea gehitu eta dena ondo birrindu.

- Ondoren, arrozari gehitu eta ondo nahastu.

- Oilasko-izterren salda gehitu eta gatz puntua eman.

- Arroza egitear dagoenean, 5 minutu lehenago, artoa eta gurina gehitu.

- Amaitzeko, platerera zerbitzatu.