Bigarrenak
Gonbidatua: Gorka Gereño, sukaldari makrobiotikoa.
NOLA EGIN?
- Tofua zatitu eta birrindu.
- Oliba olioa kazola batean berotzen jarri.
- Tipula 'juliana' erara moztu eta kazolara gehitu.
- Piperrak eta beste barazkiak zatitu eta tipularekin batera salteatu.
- Zainzuriei puntak zatitu eta kazolara gehitu.
- Tofua eta barazkiak nahastu.
- Moldeen barruan labeko papera jarri eta tofu eta barazkiekin bete.
- Labera sartu 180 gradutan, 20 minutuz.
- Bestetik, baratxuriari zotza kendu eta ahuakateari hezurra eta azala kendu.
- Edukiontzi batean oliba olio pixka bat bota eta ahuakate zatiak eta baratxuria gaineratu.
- Limoi zukua erantsi eta gatz puntua eman.
- Ondo birrindu.
- Labetik atera, eta moldeetatik atera.
- Platerera zerbitzatu eta ahuakate alioli eta perrexil hostoarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa