Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerri-masailak saltsan txitxirio frijituekin
Txerri-masailak saltsan txitxirio frijituekin
Osagaiak
  • --3 txerri-masail
  • --Irina
  • --Tipula bat
  • --Azenario bat
  • --Piper berde bat
  • --Berakatz-atal pare bat
  • --Ardo beltza, 200 ml
  • --Salda
  • --Piper-txorizero haragia, koilarakada bat
  • --Ezkaia eta ereinotza
  • --Gatza
  • --Txitxirioak
  • --Piperbeltz-beltza
  • --Oliba-olioa
Prestaketa

Gonbidatua: Xabier Etxaniz idazlea

NOLA EGIN?

- Tipulari azala kendu eta txikitu.

- Kazola batean oliba olioa berotzen jarri eta ondoren berakatz zurituak bertan gorritu.

- Txerri-masailak apailatu, gatzaz eta piperbeltzaz.

- Ondoren, irinetan pasatu eta kazolara gehitu eta gorritu.

- Azenarioa zuritu eta zatitu.

- Tipula eta azenarioa kazolara gehitu.

- Piper berdea moztu eta kazolara gehitu.

- Ezkaia eta ereinotza bota.

- Ardoa gaineratu.

- Piper txorizero haragi koilarakada gehitu.

- Salda gaineratu.

- Gatza eta piperbeltza bota.

- Sutan utzi 30 minutuz.

- Ordu erdi igarotakoan, haragia atera eta saldari arto irina gehitu.

- Olio berotan txitxirioak frijitu.

- Haragia zatitu eta platerera zerbitzatu.