Bigarrenak
NOLA EGIN?
- Patatak bastoi formarekin moztu. Patatari oinarri bat egin zatitu aurretik, eta errazago moztuko ditugu.
- Ondoren, olio berotan patatak frijitu.
- Bestetik, perretxikoak zatitu eta baratxuriarekin batera salteatu.
- Xerra lautu.
- Urdaiazpikoa, perretxikoak eta gazta-xaflekin xerraren gainean jarri eta bildu.
- Gatza eta piperbeltz puntua eman.
- Lehenbizi irinetik pasa, ondoren arrautzatik eta amaitzeko ogi birrindutik.
- Eta zartaginean frijitu.
- Aurretik egositako patatak, olio berotan sartu azken gorritua emateko.
- Platerera zerbitzatzera besterik ez zaigu falta!
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa