Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Mihi-arrain xerra beteak
Mihi-arrain xerra beteak
Osagaiak
  • Mihi-arrain bat (1 kg)
  • Tipula bat
  • Perretxikoak, 250 gramo
  • Limoi bat
  • Perrexila
  • Bi arrautzaren gorringoa
  • Ogi birrindua
  • Gatza
  • Piperbeltz-beltza
  • Frijitzeko:
  • Irina
  • Ogi birrindua
  • Arrautza
  • Olioa
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

- Tipula txiki-txiki egin eta olio pixka batekin erregosi egingo dugu.

- Mihi-arrainari azala kendu ahal izateko, ur berotan sartuko dugu 10 segundoz eta errazago kendu ahal izango dugu.

- Mihi-arrainari xerrak atera eta limoiarekin eta gatzarekin ondu.

- Bitartean, perretxikoak txiki-txiki zatitu eta tipularekin erregosi.

- Arrautza gorringo bat gaineratu erregositako betegarriari. Ogi birrindua ere gaineratu eta ondo nahastu.

- Mihi-arrainaren xerra zabaldu pixka bat zanpatuz.

- Ondoren betegarria jarri gainetik eta beste xerra batekin bildu.

- Lehenengo irinetik pasako dugu eta ondoren irabiatutako arrautzetatik.

- Olioa berotzen jarriko dugu eta bertan frijituko ditugu.

- Osagarri bezala limoi zukua botako diogu.