Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arrautzak 'flamenca' erara
Arrautzak 'flamenca' erara
Osagaiak
  • 4 Arrautza
  • 2 Tipula
  • 2 Patata
  • 2 Tomate
  • 2 Piper berde
  • Txorizoa
  • Txerri gantza edo ekilore olioa
  • Gatza
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Kazola batean txerri gantza edo ekilore olioa berotzen jarri, eta bitartean, tipula xerra lodietan moztu.

- Behin, txerri gantza edo ekilore olioa bero dagoela, tipula erregosten jarri.

- Patata eta tomatearekin gauza bera egingo dugu; xerretan zatitu eta kazolara gehituko dugu.

- Piper berdea laukietan moztu eta kazolara erantsiko dugu.

- Txorizoa ere xerretan moztu eta kazolara gehituko dugu.

- Gatza eta pipermin pixka bat gehitu eta guztia erregosiko dugu 20 minutuz, gutxi gorabehera.

- Arrautzak frijitu eta gatza bota.

Platerera zerbitzatzea besterik ez zaigu falta!