Bigarrenak
Gonbidatua: Aitzol Atutxa Euskadiko aizkora txapelketaren garailea.
NOLA EGIN?
Tximitxurria egiteko:
- Piper beltz-beltza, piper beltz berdea eta berakatz atal pare bat birrindu eta ondoren gatza gehitu.
- Behin ongi birrinduta dagoela, ezti koilarakada bat eta oliba-olioa erantsi.
Patatatxo eta tipulatx hornigaira egiteko:
- Gurina zartaginean desegin eta tximitxurri saltsa gehitu.
- Patata osoak bertan frijitu, eta baita, berakatz osoak ere.
- Ezkaia eta erromeroa erantsi.
Txakolin saltsa egiteko:
- Tipulatxa txikitu eta sueztitzen jarri. Txakolin edalontzi bat gehitu eta murrizten utzi.
- Irina edo gurinarekin salda loditu.
Untxi izterrak egiteko:
- Tipulina zatitu eta berakatz atal pare batekin batera erregosten jarri.
- Onddoak zatitu eta tipulina eta berakatzarekin batera sueztitzen jarri.
- Onddoak prest daudenean, zartaginetik atera eta ogi birrindu koilarakada bat gehitu. Piper beltza erantsi eta zuringo arrautza bat ere bai. Dena ongi nahastu.
- Untxi izterrak, onddoekin egindako nahasketarekin bete eta ongi bildu soka batez baliatuz.
- Ondoren, labean sartu 200 graduetan 12 minutuz.
Behin zati guztiak prest ditugula, platerera atera eta apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa