Bigarrenak
Gonbidatua: Lierni Goikoetxea, Askora catering eta zerbitzu enpresa donostiarreko kidea.
NOLA EGIN?
- Tomatea ur berotan sartu.
- Atuna txikitu.
- Tomatea uretik atera eta azala kendu eta xerratu.
- Txikitutako atunari, 4 sesamo olio koilarakada, soja saltsa eta lima zukua gehitu. Eta hozkailuan sartu ordu erdiz.
- Hozkailutik ateratzerakoan, molde baten laguntzaz hanburgesa forma eman.
Ahuakate maionesa egiteko:
- Arrautza bat, ahuakate zatiak eta lima zukua edukiontzi batera bota. Wasabi pixka bat ere gehitu daiteke. Dena batera dagoenean, ongi birrindu.
Tenpura egiteko:
- Arrautza zuringo bat irabiatu.
- Sifoia erabiliz, ur gasduna irinera bota. Eta arrautza irabiatuta dugunean, irin eta ur gasdunera gehitu. Ondo nahastu.
- Tomate xerratuak saltsan busti eta olio berotan frijitu.
- Hanburgesak ongi frijitu, 2 minutuz.
- Amaitzeko platerera zerbitzatu bakoitzaren gustura. Guk tomate cherry eta olibarekin apaindu dugu platera.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa