Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txahal xerrak saltsan
Txahal xerrak saltsan
Osagaiak
  • 4 txahal xerra
  • Irina
  • Gantza edo olioa
  • Tipula bat
  • Berakatz atal bi
  • Azenario bi
  • Perrexila
  • Ardo beltza (kikara bat)
  • Salda
  • Patata batzuk
  • Berakatz atal batzuk
  • Olioa
  • Gurina
  • Azenarioa
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

- Txahal xerrei gatza bota, eta lehenengo irinetik eta ondoren ogi birrinduetatik pasa. Eta frijitzen jarri.

- Baratxuria eta tipula txikitu eta zartaginean salda gehituz erregosten jarri.

- Azenario pare bat txikitu eta zartaginera gehitu. Koilaraka bat irin gehitu loditzeko eta erregosi. Ondoren, ardo kikara gehitu.

- Salteatutako barazkiak xerrei gehitu eta salda gehitu estali arte eta egosten jarri.

Lagungarria egiteko:

- Patatak eta azenarioak egosi eta moztu. Zartaginera baratxuria bota eta egositako barazkiak gehitu. Perrexila bota eta salteatu.

- Platerean dugula, gurina bota gainetik eta labera sartu 'grill' moduan bost bat minutuz.

- Bukatzeko, xerrak platerera atera eta labean gorritutako barazkiekin apaindu.