Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Indioilar-krepak bexamelarekin
Indioilar-krepak bexamelarekin
Osagaiak
  • 6 indioilar xerra
  • Arroz integrala, kikara bat
  • Borraja
  • Azenario bat
  • Porru bat
  • Ahuakate bat
  • Txitxirio-irina
  • Arrautza bat
  • Oliba-olioa
  • Irin integrala
  • Egilea: Gorka Gereño
Prestaketa

-Arroz integrala egosten jarri oliba-olio eta gatz pixka batekin. Bitartean barazkiak garbitu eta zati txikietan moztu; eginda daudenean, arrozarekin nahastu

-Ahuakatea birrindu eta arroza eta barazkiekin nahastu

-Indioillar xerrak txitxirio irinetan nahastu eta frijitu; barazki, arroz eta ahuakatez bete eta krep itxura eman.

-Bexamela egiteko oliba-olioa berotzen jarri. Ondo berotzen denean irina nahastu eta ondo egosi (minutu bat gutxienez. Olio esnea erantsi eta bexamela egin.

-Piper hauts pixka bat erabili dezakegu bexamela pixka bat goxatzeko. Azkenik, platera montatu: krepak platerean jarri eta bexamela gainetik.