Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailao eta kuiatxo millorria pil-pil saltsarekin
Bakailao eta kuiatxo millorria pil-pil saltsarekin
Osagaiak
  • Bakailao zati bat
  • Kuiatxo bat
  • Garbantzu irina
  • Illarrak
  • Azenario birrindua
  • Tamaria
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Egilea: Gorka Gereño
Prestaketa

Kuiatxoa gurpiltxotan zatitu. Ura irakiten jarri eta gurpiltxoak lurrenetan egosi. Garbantzu irina eta ura nahastu, eta ore fin bat egin. Gatza eta tamaria gehitu, kuiatxo gurpiltxoak bertatik pasa eta ondo frijitu.

Bakailaoa oliba oliotan konfitatu. Olioarekin pil-pil saltsa egin.

Azkenik, illarrak eta azenario birrindua nahastu.

Amaitzeko, millorria muntatu.