Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Izokina papillote eran barazkiekin
Izokina papillote eran barazkiekin
Osagaiak
  • Izokina, 400 g
  • 3-4 barrengorri
  • 2 tipulatx
  • Tomate bat
  • Ziazerba hosto batzuk
  • Ardo zuri pixka bat
  • Gurina
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

GONBIDATUA: Eli Pinedo

NOLA EGIN:

Hasteko, zuritu tipulatxak eta lautan moztu. Jarri zartagin bat sutan olio txorrotada batekin eta jarri erregosten apur bat. Zatitu barrengorriak eta tomatea eta gehitu tipulatxei. Utzi dena pare bat minutuz salteatzen eta atera sutatik.

Igurtzi gurinez aluminio paper orri bat eta izokina eta barazkiak gainean jarri. Ondoren, bota gatza, piperbeltza, ardo zuri pixka bat eta ondo itxi.

Azkenik, jarri izokin poltsatxoak labeko erretilu batetan eta labean erre 220 ºC, 12 bat minutuz.