Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arrautzak Uretatik Pasatuta Galiziar Erara
Arrautzak Uretatik Pasatuta Galiziar Erara
Osagaiak
  • 2 arrautza
  • Patata pare bat
  • Gurina, 40 g
  • Esne gaina, 50 g
  • Ogi pusketa txigortuak, 50 g
  • Piperrauts mina eta goxoa
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

GONBIDATUA: Arantxa Armendariz

NOLA EGIN:

Lehenengo, ronerrean ura 64ºC jarri eta arrautzak bertan eduki, 30-35 min. Nahi izanez gero, galdarraztatu ere egin daitezke.

Ondoren, patatak zuritu, txikitu eta 20 min egosi. Gero, ura kendu eta esne gaina eta gurina gehitu. Irakiten utzi pare bat minutuz, hori eginda dagoenean, dena ondo birrindu.

Plater baten oinarrian patata purea jarri eta gainean, arrautzak zurituta. Bukatzeko, piperrautsa eta ogi txigortu batzuk bota gainean, eta oliba olio birjina txorrotada batekin bukatu.