Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Entrekot Errea Onddo Saltsarekin eta Basmati Arrozarekin
Entrekot Errea Onddo Saltsarekin eta Basmati Arrozarekin
Osagaiak
  • Entrekota, 2 xerra
  • Onddoak, 200 g
  • Albendol krema, 100 g
  • 3 berakatz-atal
  • Pattarra, 30 g
  • Basmati arroza, 80 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

GONBIDATUA: Ibai Zabala

NOLA EGIN:

Lehenengo, lapiko bat sutan jarriko dugu urez beteta eta bertan arroza egosiko dugu 18 minutuz. Hoztu eta gorde.

Gero, zartagin batean berakatzak jarriko ditugu olio txorrotada batekin su bizian eta onddoak salteatuko ditugu bertan 8-10 minutuz. Onddoen erdia atera eta beste erdiari arroza gehitu eta salteatu pare bat minutuz. Gorde.

Ondoren, beste zartagin bat su bizian jarri eta bertan entrekota erreko dugu, buelta eta buelta. Entrekota nahi dugun puntuan eginda daukagunean, zartaginetik atera eta bertan pattarra erreko dugu. Onddoen beste erdia eta albendol krema gehitu eta utzi dena irakiten, minutu bat.

Azkenik, Entrekota zerbitzatu onddo saltsa gainetik botata eta arrozarekin lagunduta.