Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Untxia itsasoko eta lurreko barazkiekin
Untxia itsasoko eta lurreko barazkiekin
Osagaiak
  • Untxi erdi
  • Tipula
  • Azenarioa
  • Porrua
  • Oliba olioa
  • Tamaria
  • Gatza
  • Ura
  • Ardoa
Prestaketa

GONBIDATUA: Gorka Ereño

NOLA EGIN:

Hasteko barazkiak garbitu eta zati ertainak egingo ditugu. Ondoren, untxia ere pusketa txikitan zatitu.

Ontzi batean barazkiak eta untxia geruzaka jarriko ditugu. Segidan, ura,  gatza eta ardoa erantsi behar dira.

Eta azkenik, egosten utzi, tapa jarrita eta 50 minutuz.

"Txoriene" saioan untxia laguntzeko tofuz betetako piper berdeak eta bulgarra azenario eta gari-zainzuriekin erabili zuen Zigor Iturreitak.