Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerri sahieskia txingarretan erreta
Txerri sahieskia txingarretan erreta
Osagaiak
  • -Txerri saiheskia, 600 g
  • -Berakatza, 4 ale
  • -Oliba-olioa
  • -Ardo beltza
  • -Ozpina
  • -Piper gorri erreak
  • -Gatz lodia
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 3-6 euro

Kaloriak: 605 Kcal

GONBIDATUA:

Ander Gorospe

NOLA EGIN:

-Ontzi batean, ardo beltza, oliba-olioa, gatza, ozpina eta berakatz txikitua jarri eta ondo birrindu, saltsa ehundura hartu arte.

-Saltsa honekin, txerri sahieskia ondu. Sahieskia txingarretan jarri eta buelta eta buelta egiten joan. Buelta ematen diogunean, saltsarekin busti.

-Bitartean, piper gorri egosiak eta berakatz txikitua zartagin batean egiten utzi, su motelean.

-Sahieskia eta piperrak platereratu eta gatz lodiarekin ondu.