Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Hegaluze eta antxoa hamburgesa
Hegaluze eta antxoa hamburgesa
Osagaiak
  • -Hegaluzea, 200 g
  • -Antxoak oliotan, 20 g
  • -Tipulina, 5 g
  • -Gorringo bat
  • -Berakatz hagin bat
  • -Ogi mamia esnetan bustia, 25 g
  • -Perrexila
  • SALTSARAKO
  • -Tipula gorria, 100 g
  • -2 piper txorizero
  • -2 berakatz hagin
  • -Salda, 250 g
  • -Irina
  • -Oliba olioa eta gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 3-6 euro

Kaloriak: 258 Kcal

NOLA EGIN:

-Tipula xerratu eta olio apur batekin, sueztitzen jarri.

-Lapiko batean, ura irakiten jarri eta piper txorizeroa bertara bota. Piper txorizeroaren haragia atea eta kipula erregosiari gehitu. Irin apur bat bota, ondo nahastu eta salda bota. 20 bat minutuz irakiten utzi, birrindu eta iragazi.

-Hegaluzea laukitan zatitu eta, errobotaren laguntzarekin, ondo txikitu. Tipula, berakatza eta antxoak ondo txikitu eta hegaluzeari gehi. Ogi mamia eta gorringoa bota, nahastu eta gatzarekin ondu. Gero, hozkailuan sartu.

-Zartagin batean, olio pixka ba bota eta hamburgesak egin. Saltsarekin lagunduta zerbitzatu.