Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txahal masailak ardotan
Txahal masailak ardotan
Osagaiak
  • -Masailak, 1kg
  • -Gatza, 15g
  • -Piperbeltza, 5g
  • -Irina, 100g
  • -Olioa, 100ml
  • -Tipula, 125g
  • -Piper berdea, 100g
  • -Porru bat
  • -Arabako errioxako ardoa, 100ml
  • -Salda iluna, 1l
  • -Patata purea
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 6-8 euro

Kaloriak: 359 Kcal

GONBIDATUAK:

Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikasleak

NOLA EGIN:

-Txahal masailak gatza eta piperbeltzarekin ondu eta irinetatik pasatu. Lapiko express batean, olioa berotzen jarri eta txahal-masailak bertan gorritu, su bizian. Gorritutakoan atera eta lapiko berean, tipula, porrua eta piper berdea jarri erregosten. 5 minutu geroago, txahal-masailak sartu eta ardoa gehitu. Apur batean irakiten utzi eta, ondoren, saldarekin estali. Kapiko expressa itxi eta 40 bat minutuz irakiten utzi.

-Patata zuritu, zatitu eta lapiko batean, ura eta gatz apur batekin erregosten jarri. Biguntzen denean, patata purea egin.

-Txahal masailak eginda daudenean, atera eta saltsa birrundu eta iragazi. Txahal masailak xerrat eta saltsan sartu. Beste 5 minutuz irakiten utzi.

-Txahal masailak patata purearekin lagunduta zerbitzatu.