Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oilasko bularkiak kurkumarekin
Oilasko bularkiak kurkumarekin
Osagaiak
  • - Oilasko bularkiak
  • - Tipula
  • - Piper berdea
  • - Arame algak
  • - Kurkuma
  • - Kalonjeak, entsalada moduan laguntzeko
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 4-6 euro

Kaloriak: 270 kcal

GONBIDATUAK:

Jaione Mariezcurrena eta Garbiñe Sagastibeltza

NOLA EGIN:

- Zartagin bat oliba olio pixka batekin sutan jarri eta bertan tipula fin-fin txikituta erregosi. Pare bat minutu pasatutakoan, piper berdea berdin zatituta gehitu eta dena ondo erregosten utzi.

- Barazkiak erdi eginda daudenean, arame algak gehitu eta pare bat miutu erregosi. Txorrotada bat soja saltsa bota eta oilaskoa xerra finak eginda gehitu.

- Eginda dagoenean, kalonje entsalada batekin lagunduta zerbitzatu.