Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Hegaluze marmitakoa
Hegaluze marmitakoa
Osagaiak
  • - Patatak, 800g
  • - Hegaluzea, 300g
  • Tipula, 100g
  • 2 piper berdea
  • Berakatz ale bat
  • 2 piper txorizero
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

GONBIDATUA:

Fernando Arkarazo

NOLA EGIN:

- Hegaluzearen hezurrekin edo azalarekin (arrandegian eskatu), arrain salda bat egin. Horretarako, urarekin sutan jarri eta ordu erdiz irakiten eduki, gero iragazi eta bero mantendu, berarekin marmitakoa egiteko.

- Berakatza, tipula eta piper berdea zatitu (berdin du zer tamainatako pusketak) eta sueztitzen jarriko ditugu zartagin batean oliba olio pixka batekin. Gorritzen hasten direnean, tomatea laukitan zatitu eta gehitu barazkiei. Piper txorizeroak bi aldiz irakingo ditugu ur ezberdinetan eta bere haragia laban batekin arraspatuaz atera ondoren, barazkiei gehituko diogu. Dena ongi erregosita dagoenean, ongi-ongi birrindu eta lapiko batean jarriko dugu sutan.

- Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiak bor-bor hastean, patatak gehitu eta apur bat erregosiko ditugu bertan. Arrain salda gehitu patatak estali arte eta 15-20 bat minutuz irakiten izango ditugu bertan, patatak egin arte.

- Patatak eginda daudenean, azken momentuan eta zerbitzatu baino lehen, hegaluzea laukitan zatitu eta patatei gehituko diegu. 2 Minutu irakiten utzi eta zerbitzatu.