Bigarrenak
Zailtasuna: Normala
Kostua: 4-7 euro
Kaloriak: 625 kcal
GONBIDATUA:
Jabier Agirre
NOLA EGIN:
- Gatza eta piperbeltzarekin ondu saiheski zatiak. Lapiko azkar batetan olioa berotzen jarriko dugu eta bertan gorrituko ditugu.
- Tipula,azenarioa,berakatza eta piper berdea juliana eran moztu eta saiheskiari gehituko dizkiogu. Gorritzen hasten direnean, ardo gorria eta baso bete ur gehituko dizkiogu, tapa jarri eta 35 minutuz egiten utziko dugu.
- Panadera patatak egiteko, tipula julianan moztu eta egiten jarriko dugu. Patatak zuritu, xerratan fin-fin moztu eta oliotan erreko ditugu pixka bat. Labeko erretilu batetara atera patata erreak, tipula erregosia, ardo zuria,gatza eta piperbeltza gehitu eta labera sartuko ditugu 180º 5 bat minutuz.
- Saiheskia eginda dagoenean, lapikotik atera eta saltsa birrinduko dugu. Saiheskia berriro saltsan sartu eta irakin bat emango diogu.
- Saiheskia patatekin lagunduta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa