Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailaoa freskoa txingarretan barazkiekin eta algekin
Bakailaoa freskoa txingarretan barazkiekin eta algekin
Osagaiak
  • - Bakailao freskoa, 500 g
  • - Kuiatxoa, 50 g
  • - Alberjinia, 50 g
  • - Tomate bat
  • - Piper gorriak, 50 g
  • - Berakatz ale bat
  • - Oliba olioa, 50 g
  • - Limoi zukua, 10 g
  • - Ezkai adar batzuk
  • - Perrexila
  • - Gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 5-8 euro

Kaloriak: 302 kcal

NOLA EGIN:

- Kuiatxoa,alberjinia,tomatea eta piper gorria laukitxotan zatitu eta zartagin batean txingarretan salteatzen jarri.

- Bakaialoa olioarekin margotu eta txingarretan jarri.

- Bakailaoa eginda dagoenean, plater batera atera, limoi zukua bota eta gainetik, oliba olio beroa berakatzekin. Platerean atera diren zuku guztiak zataginera bota berriro eta su gainean bat egin, ondo irabiatuz.

- Barazki salteatua plater batean jarri, bakailaoa gainean eta bukatzeko, saltsarekin ondu.